- Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxeak ohiko egitarau oparoari eutsi nahi dio eta Errege Magoek Andoaingo haurrei zuzendutako bideo batzuk helaraziko dizkiete datozen egunoetan.

Era berean, Salkin merkatarien elkartearen lankidetzari esker, herriko hiru saltokitan (Pottoko, Ernaitza eta Ormendi Kirolaken) postontziak ezarri dira haurrek errege-erreginentzako gutunak utzi ahal izateko. Halaber, e-mail bidez ere bidali ahal izango dira hiruerregeakandoain@gmail.com helbidera idatziz eta Errege Magoen erantzuna jasoko dute haurrek. Hainbat saltokitan Ekialdeko Magoen txartelak ere egongo dira denen eskura.

Bideoak zabaltzeko aurreikusitako egitarauari dagokionez, asteartean, hilak 29, Gabonetako magia bideoa argitaratuko da goizean. Urtarrilaren 2an, goizean zehar Erregeak bidean bideoa zabalduko da. Azkenen, urtarrilaren 5ean, 18.00etan, Errege Magoek Andoaingo haur guztiei bidaliko dieten mezua izango da ikusgai.

Mezu bakoitza Andoaingo Udalaren webgunean eta Facebooken, Basteroren webgunean eta La Salle Berrozperen webgunean,Facebook-en eta Instagramen ikusi ahal izango da.

"Gabonak ezberdin biziko ditugu aurten, baina urteroko konpromisoari leial eutsi nahi izan diogu eta ilusioa ekartzen jarraituko dugu andoaindarren artean", azaldu dute La Salle Berrozpe ikastetxeko arduradunek.