- Amasa-Villabonako Udalak Vicente Ameztoy artista billabonatarraren artelan bat eskuratu du eta udaletxeko batzar aretoan ezarri du, aurrerantzean bertan ikusgai egon dadin.

Artelanak ez du izenbururik eta Baroja Colletek egindako krema koloreko paper gaineko grabatu bat da. Hain zuzen ere, artistaren koadro baten detaile bat irudika-tzen du; Ameztoyek 1974an plantxa bat egin zuen, aipatutako detailearen irudiarekin, eta orain, Bilboko Arte Ederretako Museoko erakusketa izan dela aprobetxatuz, familiak grabatu horren 50 kopiako edizio bat egiteko eskatu dio Baroja-Colleti, beste sorta txiki batez gain.