- Zero Zabor programaren bitartez, behar gehien dutenentzat Eroskik 2.500 tona elikagai baino gehiago eman ditu 2020ko lehen seihilekoan. Horrela bermatzen du kontsumitzeko moduan dagoen ezertxo ere ez duela bota-tzen bere dendetan, eta gizarte erakundeengana iristen dela.

Programa horri esker, 5.000 familia elikatzeko beste janari ematen du urtero Eroskik. Hori aurrera eramateko, Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioarekin kolaboratzen du 1966. urteaz geroztik, baita Caritasekin, Gurutze Gorriarekin, Reto a la Esperanza elkartearekin eta beste hainbat gizarte erakunderekin ere, guztiak ere bazterketa arriskuan dauden pertsonei laguntzen dihardutenak.

"Elikagaiak kate osoan galtzen dira: ekoizpenean, biltegian, eraldaketan, banaketan... Eroski kate horren parte denez, gure nahia da jateko ona dagoen janaririk ez galtzea", azaldu du Eroskiko Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

Era berean, protokolo bat landu du emandako elikagaien segurtasuna bermatzeko. Elikagai freskoekin, esaterako, zenbait neurri hartzen ditu hotz-katea ez dadin eten ezta hartzailearen esku gera-tzen direnean ere; izan ere, horrek bermatu behar du baldintzak zorrotz errespetatzen direla bai garraioan eta bai beren biltegietan.

Eroskik baldintzarik onenetan dauden produktuak soilik eskaintzen dizkie bezeroei. Elikagai freskoren batek freskotasuna zertxobait galdu badu edo ontziren bat ez badago behar bezala (kolpetxo bat duelako, adibidez, edo bilgarria apurtu zaiolako), kendu egiten du saltokietatik, eta programa honetan parte har-tzen duten erakundeei ematen die. Aldi berean, ematen dituen elikagai guztiak beti daude iraungitze edo kontsumitze dataren barnean, eta kontsumitzeko egoera ezin hobean.

Zero Zabor programaren asmoa ez da bakarrik janaria alferrik galtzen ez uztea eta elkartasun ekintza bat egitea, ekonomia zirkularra indartzea ere bada eta. Hala, Eroskik urtero ematen dio bigarren bizitza bat 5.000 tona elikagairi, irinduz eta animalientzako olioak eta pentsuak eginez.

Zero Zabor helburua jasota dago Eroskik osasunaren eta jasangarritasunaren alde hartuak dituen hamar konpromisoetan. Alde horretatik, konpromisotzat ditu era berean kontsumo arduratsua eta elikadura jasangarria.