Donostia. Oiharte Sagardotegiak, iaz estreineko aldiz merkaturatu zuen Ama Oiharte Sagardo Natural Apardunaren beste lote bat kaleratu berri du. Haritz Egurenen esanetan sagardo hau tentuz aukeraturiko sagardo natural batetik abiatu eta botilan bigarren fermentazio bat eginez lortu da, txanpaina egiteko erabiltzen den antzeko prozesu tradizionala erabiliz. Prozesu honek gutxienez sei hilabete irauten du eta bukaeran lortzen den produktua apardun edari freskagarri bat da: usai garbi eta freskoduna, ahoan fina, burbuila fin txikiez osatua eta kolore argi eta distiratsua.
Pasa den urteko balantzea egitean oso gustura azaltzen da Haritz: "Nik esango nuke jendeari orokorrean dexente gustatu zaiola produktua, probatzean ezusteko ona izan dutela". Gainera hamabost egunetan kasik, produktu gabe gelditu ziren. Gabon festak atari joka ditugun honetan Haritzek bertako produktu batekin urte berriari ongi etorria ematera animatu nahi ditu denak.
Ama Oiharte etxeko produktu mimatua izanik aurtengoan ere lote txikiarekin merkaturatuko da eta Oiharte Sagardotegian eskura izateaz gain, Zeraingo Turismo Bulegoan, Ordiziako D elikatuz Turismo Bulegoan, Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroan, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan eta online Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko web gunean izango da salgai (www.sidranatural.com eta www.sagardo.com). Informazio gehiago nahi duenak Oiharteko 686 299 158 telefonora dei eginez lor dezake. N.G.