Elgoibar - Udal Kirol Patronatuak Krosfit izeneko kirol jarduera berria abian jartzeko asmoa du martxotik aurrera. Gimnasio barruan edo aire librean intentsitate altuan egiten den kirol-modalitate hori ezagutu nahi dutenak, hilaren 17rako (11.30ean) eta 18rako (19.30ean) kiroldegian antolatutako saioetara gerturatu daitezke. Klase horiek doan izango dira eta parte-hartzaileek mota askotako ariketak egingo dituzte. - J.L.

Azkoitia - La organización de la media maratón Azkoitia-Azpeitia y la empresa Sportbus han alcanzado un acuerdo para habilitar un servicio que permita desplazar en autobús (ida y vuelta) a los atletas de las capitales vascas que quieran disputar la prueba del 28 de marzo. Las personas interesadas en hacer uso de este servicio especial de transporte, que tendrá un coste de 13 euros, pueden visitar la web sportbus.es. - J.L.

Eibar - ...Eta Kitto! euskara elkarteak erlezaintzari buruzko hitzaldia eta ezti dastaketa antolatu ditu hilaren 24rako (19.00etan) bere lokaletan. Hasteko Erlemundua taldeko Aitor Zabalak erleei eta erlezaintzari buruz hitz egingo du eta horren ondoren hainbat ezti mota dastatzeko eta aztertzeko aukera egongo da. Prezioa 5 eurokoa da eta izena hilaren 18ra arte eman daiteke. Horretarako 943 200 918 telefono zenbakira deitu behar da. - J.L.