Osasun eta gizarte arloan espezializatutako eta Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen baitan dagoen itunpeko zentro integratua da Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola. Goi mailako 5 titulu eskaintzen ditu (Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria, Diagnosi-irudiko eta medikuntza nuklearreko goi-mailako teknikaria, Osasun-dokumentazioko eta administrazioko goi-mailako teknikaria, Protesi-audiologiako goi-mailako teknikaria, eta Erradioterapiako eta dosimetriako goi-mailako teknikaria), eta erdi mailako 3 (Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria, Erizaintza laguntzailea, eta Farmaziako eta Parafarmaziako teknikaria). 

Datorren martxoaren 14ean eta apirilaren 18an ateak irekiko ditu Inmakulada Lanbide Ikastolak (17.30etan erdi mailako zikloak eta 18.00etan goi mailakoak) bere hezkuntza eskaintzaren inguruko xehetasunak ezagutu nahi duenarentzat.

Aipatu beharra dago Inmakulada Lanbide Ikastola Euskadiko ikastetxe bakarra dela goi mailako Protesi-audiologiako ikasketak eskaintzen dituena. Datorren ikasturteari begira, gainera, tituluaren bigarren maila jarriko dute abian. 

Ile apainketako eta Estetikako oinarrizko zikloa ere jarriko du abian 2024-2025 ikasturtean

Lan-munduan irteera gehien duten tituluen artean dago protesi-audiologia eta espezializazio honen bitartez, audiologia-ebaluazioa egin eta entzumen-protesiak hautatu eta egokitzeko gai izango da ikaslea. Enplegagarritasun maila altua izateaz gainera, aipagarria da osasun arloa eta teknologia uztartzea ahalbidetzen duten ikasketak direla. 

Horrez gain, Ile apainketako eta Estetikako oinarrizko zikloa ere jarriko du abian 2024-2025 ikasturtean. 

Suhar egitasmoa, ikasleen sugarra

Ikasleak dira ikastolaren ardatz nagusia, eta pertsonen beharrei erantzuteko zein norbanakoen bizi-proiektua hedatzen lagunduko duen hezkuntza proiektu propio sortu dute: Suhar egitasmoa. Horren arabera, erronketan oinarritutako metodologia garatu dute enpresekin elkarlanean, ikasleek lan eremuan aurki daitekeen egoera erreal konplexu bati irtenbidea eman diezaioten. “Ikasketa zerbitzuak eta erakunde, enpresa zein beste ikastetxeekin aurrera eramandako kolaborazio proiektuei esker, ikastolaren eremutik kanpo ere gaitasunak garatuko dituzte. Belaunaldiarteko sarea, Dementzia bizitzen edota osasun mentaleko egitasmoak dira, besteak beste, proiektu horien adibide”. 

Inmakulada Lanbide Ikastola Euskadiko ikastetxe bakarra dela goi mailako Protesi-audiologiako ikasketak eskaintzen dituena. Datorren ikasturteari begira, gainera, tituluaren bigarren maila jarriko dute abian

Finean, ikasleak etorkizunerako prestatzea da Ikastolaren xede nagusia. Hori horrela, eta eraldaketa digitalean bete-betean murgildurik gauden honetan, gaitasun teknologiko digitaletan trebatzea da ikastetxearen lehentasunetako bat, beti ere, ikuspegi humanista batetik: “Teknologia pertsonen mesedetan, eta gure ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko ikuspegi humanista eta balore etikotik lantzeko konpromisoa dugu. Besteak beste, gela interaktiboa, 3D inprimagailuak, errealitate birtuala eta ziklo bakoitzerako puntako baliabide espezifiko digitalak erabiliko dituzu: TAC simuladorea, diagnosi irudien post-prozesatua egiteko softwarea, tele-asistentzia eta tele-medikuntzarako programak, gizarte eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretarako Snoezelen gailua eta Hygehos izeneko ospitale birtualerako kudeaketa programa, besteak beste”, zehaztu dute.

Datorren martxoaren 14ean eta apirilaren 18an ateak irekiko ditu Inmakulada Lanbide Ikastolak (17.30etan erdi mailako zikloak eta 18.00etan goi mailakoak) bere hezkuntza eskaintzaren inguruko xehetasunak ezagutu nahi duenarentzat.

Oferta formativa de Inmakulada Lanbide Ikastola para 2024-2025 


GRADO SUPERIOR


-Técnica o técnico superior en Integración Social


-Técnica o técnico superior en Imagen para el diagnóstico y medicina nuclear


-Técnica o técnico superior en Documentación y administración sanitarias


-Técnica o técnico superior en Audiología Protésica


-Técnica o técnico superior en Radioterapia y Dosimetría


GRADO MEDIO


- Técnica o técnico en Atención a personas en situación de dependencia


- Auxiliar de Enfermería


-Técnica o técnico en Farmacia y Parafarmacia


CICLO BÁSICO


- Profesional básico en Peluquería y Estética