Pazko-igandetik 40 egun igaro direnean, Mari jainkosak koba utzi, eta Murumenditik Beasainera jaisten da. Urtean zehar gutxitan biltzen da hainbeste jende herriko plazan, baina beasaindar askok ikusi nahi dute nola Mari suan erre ondoren sugarretatik berpizten den. Une magiko horren ondoren, Loinatz jaiek hamaika ospakizun eta ekitaldi izaten dituzte hainbat egunetan zehar: euskal dantzak, danborradak, kalejirak... Kolorea eta alaitasuna dira protagonista egun hauetan. Laster, egunkari honetan erreportajea osorik irakurtzeko aukera izango duzu.
- Multimedia
- Servicios
- Participación