Txarangak, kuadrillak, zezenak, sokamuturra, karrozak eta umorea barra-barra. Hori guztia aurkituko duzu otsailaren 8tik 13ra Tolosan, Euskal Herriko inauteririk entzutetsuenetakoan. Ostegun Gizen egunean txilabak jantzita txupinazoa jaurti ondoren, jai giroa amaiezina izango da herriko kaleetan datozen egunetan. Zaldunita eta Astelehenitan dena eman ondoren, Asteartitan, goizean goizetik alboradarekin hasiko festa eta gaua bitartean luzatuko da, Sardinaren hiletarekin agur esanez.

Laster, egunkari honetan erreportajea osorik irakurtzeko aukera izango duzu.

Urtero bezala, Argotek marraztutako egutegia lortzeko aukera luzatuko dizu NOTICIAS DE GIPUZKOAK. Eskura ezazu datorren abenduaren 15ean, doan eta kupoirik gabe. Argote