Astigarraga: Maria Otaegi da EAJren hautagaia
Astigarraga – EAJ/PNVren hautagaia Astigarragako Alkatetzarako Maria Otaegi Vélez izango da. Astigarragako taldeak bere batzarrean aho batez izendatu zuen maiatzaren 28an izango diren hauteskundeetarako alderdiaren zerrendaburu.
Otaegi tradizio politiko sakona duen Astigarragako familiakoa da, eta esperientzia dauka Udaleko lanetan, izan ere, hamabi urte eman ditu zinegotzi lanetan Hernanin. Orain, EAJren zerrendaburu bezala jarraituko du ibilbidea Astigarragan. Zuzenbidean lizentziatua da eta aholkularia izan da sektore pribatuan. Gaur egun irakaslea da.
Aditzera eman duenez, “EAJ/PNVk konpromiso ukaezina du Astigarragarekin”. Eta gaineratu du: “1986an Donostiatik desanexionatzearen aldeko apustu irmoa egin zuen, beste alderdi batzuek ez bezala, eta horri esker, Astigarraga herri independentea izan da berriro”. Honen harira, Astigarragak behar dituen kultura, hezkuntza, kirol eta gizarte azpiegiturak errealitate izatea lortu duela azpimarratu du. “Laburbilduz, bultzatu duen hirigintza eta zerbitzu plangintzari esker, herriko gazteek euren bizi-proiektua herrian bertan egin ahal izango dute. Astigarraga etorkizuna duen herria bada, EAJri esker da”, baietsi du.
Etorkizunari begira, Otaegik esan du: “Astigarraga herri langile eta indartsua da, potentzial handikoa. Herriak dituen baliabideekin eta elkarlanean behar diren proiektuak bideratuko ditugu eta Astigarraga merezi duen lekuan kokatuko dugu. Legegintzaldi honetan eginda beharko luketen proiektuei bultzada emango diegu”.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Lezo modifica el tráfico y los aparcamientos en Altamira por las obras de saneamiento
-
Azkoitia pone a prueba el ingenio de sus vecinos en las fiestas de Carnaval
-
“Cualquier familia puede acoger a los niños y niñas saharauis, solo hace falta tener tiempo y ganas”
-
El Gobierno central incorpora Plaiaundi en el mayor plan de restauración de humedales de la historia