- Herritarrek Azpeitia dantzan egitasmoaren edizio berri batekin disfrutatu ahalko dute uztailean. Hasteko, Sahatsa dantza taldearen emanaldia izango da datorren larunbatean (20.00etan) Plaza Nagusian. Hilaren 10ean, berriz, Jose Mari Orbegozoren eskolako kideek areto dantzak egingo dituzte (19.00etan) Soreasun. Azpeitia dantzan ekimena borobiltzeko, Itsasi euskal kultur taldeko dan-tzarien Arkupean ikuskizunarekin gozatzeko parada izango da uztailaren 17an