- Larunbat goizean San Joan pilota txapelketako finalak jokatu ziren Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Kadete mailako finala Oier Ibarluzea (Lazkaoko Lapke klubekoa) urretxuarrak irabazi zuen. 22 eta 2 nagusitu zi-tzaion Okiñenari (Oberena). Promesa mailako finalean, Ekhi Irribarria (Lapke) aramarrak 22 eta 12 irabazi zion Amianori (Tolosa). Senior mailako finalean, Mendizabalek (Soraluze) eta Lizeagak (Hernani) 22 eta 11 irabazi zieten Mata (Oberena) eta Elizegiri (Tartaloetxe). Igandean San Joan Txiki txapelketako finalak jokatu ziren.
- Multimedia
- Servicios
- Participación