- Hala nahi dutenek, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako helduentzako eskolan izena emateko aukera dute dagoeneko. Matrikula epea hilaren 30a arte egongo da zabalik eta irailaren 1etik 16ra ere izena emateko aukera egongo da. Horretarako, helduen-tzako eskolak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean duen egoitzara jo behar da: astelehenetik ostiralera, 9.30etik 13.30era.