- Datorren uztailaren 5ean, asteartean, Lazkao Motxila Laranja ihes-kalea abentura herrian bilakatu da. Scape room erraldoia izango da udalerria, arratsalde osoan zehar.

Esperientzia 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Bi saio egongo dira; 17.00etan lehenengoa, eta 19.00etan bigarrena. Taldeka parte hartu beharko da, gehienez sei pertsonaz osatutako taldeetan.

Aurreko egunean jakingo dute talde guztiek zein izango den abiapuntua. Aukeratutako orduan bertara gerturatu, antolakuntzak banatuko dituen motxila eta mapak jaso eta atzera kontaketa hasiko da. Froga guztiak gainditu eta azken geltokira iristea da helburua.

Izen-ematea ihesgelapedagogikoa.eus web orrian egin behar da. Bestalde, informazio gehiago info@ihesgelapedagikoa.eus helbidean edota 623 558 555 telefono zenbakian eskuratu daiteke.