- Pandemiak eragindako etenaren ondorengo lehen Jubilatuen Eguna ospatuko da gaur Oñatin. Ekitaldiak parrokian izango dira eta bazkariaren ordez, luntxa egingo da. Meza 12.00etan hasiko da eta ondoren, Asun Arzuaga eta Jabier Olalde Barrenzelai omenduko dira jubilatu guztien ordezkari gisa.