- Mixel Ducauk, Caroline Phillipsek eta Andoni Salamerok Artze, Joxan... Gogoan! emanaldia eskainiko dute bihar, Lazkaon, Kantaka Abesbatzarekin batera. Izan ere, ezaguna da poeta usulbildarrak Lazkaoko herriari eta bertako benediktarrei zien estimua.

Emanaldian Ortzia lorez, lurra izarrez; Oihana auhenka; Heriotzaren ataria dugu bizitza, Bizitzaren atea dukegu heriotza; eta Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat, olerkiak irakurriko dituzte. Gainera, Artzeren hitzetan oinarrituriko Mikel Laboaren, Txomin Artolaren, Mixel Ducaurena zein bestelako kantarien abestiak interpretatuko dituzte.

Bestetik, emanaldiaren amaieran, Andoni Salamerok idatzitako olerki-txikiak sobre batzuetan oparituko dituzte. Horretaz gain, jendearen testigantza idatziak jasoko dituzte.

Emanaldia Beneditarren elizan izango da, 19.00etan.