- Listorreta-Barrengoloiako informazio gunea asteburu honetan ireki dute berriro. Errenteriako Aiako Harriko (Natura 2000 Sarea) Parke Naturaleko eta Kontserbazio Bereziko (KBE) sarbide nagusian dago, eta urriaren 12ra arte egongo da zerbitzua ematen.

Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegora hurbiltzen diren bisitariek Natura 2000 Sarean babestuta dagoen eremu honetako eta eskualde osoko natura eta kultura ondareari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute.

Bere irekiera ordutegia ostegunetan 8.30etik 14.00etara eta ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan 8.30etik 14.00etara eta 15.00etatik 18.30era izango da.

Listorreta aisialdi eremu bat da ere. Bertan, Errenteriako Udalak hainbat zerbitzu ditu: komunak, mahaiak eta bankuak, iturriak, haurrentzako jolasguneak, erretegiak, hondakinen gaikako bilketa, aparkalekua, auto-karabanen atseden gunea...