- Ekainaren 9an egin zuten ekitaldiarekin eman zi-tzaion amaiera Mintzalagun programaren 13. ikasturteari.

Aurtengoan, Orion, Zarautzen eta Zumaian osatutako 28 taldetan elkartuta, 104 pertsona ingurk hartu zuten parte, guztira, Min-tzalagun programan.

Orain, udan ere osatuko dituzte euskaraz praktikatzeko Mintzataldeak. Euskaraz praktikatzeko talde txikiak sortuko dira eskualdean eta parte hartzea dohainik izango da. Euskara dakitenak (bidelagunak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariak) elkartuko dira, astean ordubetez. Ostiralean bukatzen da izen emateko epea 625 485 215ra deituz edo urolakosta@aek.eus-era idatziz.