- Datorren uztailaren 27an, San Pantaleon egunean, Donibanen sardina postua jarri nahi duten kuadrillek, ohikoa den moduan, eskabide normalizatua aurkeztu beharko dute.

Horretarako bi bide daude: Sarreren udal erregistroa (Arizabalo etxean) eta Udalaren online izapideen ataria (nortasuna egiaztatzeko ziurtagiri elektroniko bat behar da). Eskaera aurkezteko epea uztailaren 7an amaituko da, hau barne.

Postua jartzeko eskaeran datu hauek jasoko dituzte: eskatzailea nor den, postuaren kokaleku zehatza, zer material behar duten, zenbat sardina-kutxa nahi duten eta zenbat ikatz-zaku behar duten.

Epea bukatu ondoren, izena eman duten kuadrillen artean zozketa egingo da, eta bi kuadrilla aukeratuko dira San Pantaleon egunean sardinak bana-tzeko. Hautatutako bi kuadrillek arduradun bana izendatuko dute banaketa egiteko.