- Telleriarte auzoan San Joan jaiak ospatuko dituzte aste honetan. Ostegunean sua piztuko dute eta ostiralean hainbat ekitaldi egongo dira: 11.30ean Goiz Deia taldeko txistulariek auzoan joko dute, 12.00etan meza nagusia egingo da San Joan ermitan, mezan berean loreak bedeinkatuko dituzte, 13.00etan luntx herrikoia egingo dute eta 18.30ean haurrentzako jolasak egongo dira.

Ostiralean San Joan Txiki eguna ospatuko dute. 14.00etan auzo bazkaria egingo dute. Nekazarien Anaidia elkarteak 50 urte bete ditu eta bazkide sortzaileak omenduko dituzte. Ekitaldia bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute.

Herrigunean ere hainbat ekitaldi egongo dira, San Joan bezperan. 18.30ean armen alardea egingo dute. 22.30ean, berriz, sua piztuko dute eta erromeria egingo dute.