- Euskadi Low Cost enpresak gasolindegia egin behar du Urkiola Karrozeriak zegoen orubean. Dagoeneko Urkiolaren eraikina botatzen ari dira. Ondoren, gasolindegiaren eraikina egingo dute. Urte bukaerarako prest egotea espero dute. Urretxuren historiako lehen gasolindegia izango da. Bertan, auto elektrikoak karga-tzeko puntua, gasarekin dabiltzan autoentzako puntua, gasolindegi arrunta, autoak garbitzeko gunea, denda eta enpresaren bulego nagusiak egongo dira. Gasolindegia eguneko 24 orduetan zabalik egongo da, urteko 365 egunetan.