- Bihar Sormenetik Gurera egitasmoaren saio berria egingo du Galtzaundi Euskara Taldeak Ibarran. Orain arte Tolosako azokaren testuinguruan antolatzen ziren elkarrizketak. Orain, egitasmoaren aldaera landu dute eta eskualdeko nerabeekin batera, nerabeentzat bideratutako saioak antolatuko dira eta oraingo honetan Eñaut Elorrieta elkarrizketatuko dute Ibarrako Gaztezuloko gaztetxoek, 17.30ean, Ibarrako Emeterio Arrese plazan.