Bost lanpostu betetzeko deialdia ireki du Udalak
Lanbiderekin batera kudeatuko dira kontratazioak, enplegua sustatzeko helburuarekin
- Hondarribiko Udalak bost pertsona kontrata-tzeko deialdia egin du, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Hiriko Pertsonal eta Antolamendurako zinegotziak, Juan Mari Altunak atzo azaldu zuenez, Lanbiderekin batera enplegua sustatzeko egin ohi diren ekimenetako bat da. Deialdian parte hartzeko, ezinbestekoa da eskatzaileak gaur egun langabezian egotea. "Une hauetan, langabezi tasa Hondarribian %6,6koa da, eta Udaletik etengabe lanean ari gara ahal den neurrian tasa hori jaitsi dadin", zioen atzo Altunak. Hala, denetara bost pertsona kontratatuko dira: bi arkitekto, beste bi arkitekto tekniko eta turismoa eta merkatari-tza landuko dituen teknikari bat. Oinarriak Hondarribiko Udalaren web orrian argitaratuak daude (www.hondarribia.eus), Lan Eskaintza atalaren barruan, baina eskaerak Lanbideren web orriaren bitartez egin behar da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Haur eta Nerabeen Astearen bigarren edizioa aurkeztu dute Zumarragan
-
Los azkoitiarras no han faltado a su cita con la campana de San Martín
-
Azkoitia impulsa un diagnóstico participativo sobre la realidad LGTBI+ del municipio
-
Insausti asegura que no va a renunciar a la placa ni a la memoria de Rosa Zarra