- Pasai Antxoko Jai Ba-tzordeak aditzera eman duenez, Leire Correyero Gomez antxotarraren lanak irabazi du aurtengo San Fermin kartel lehiaketa. Guztira, zazpi lan aurkeztu ziren. "Bi urte luzeren ondoren, eta garai gogorrak bizitu ondoren, iritsi zaigu berriz ere jaietarako garaia, elkarrekin gozatzeko garaia. Ilusio handiz prestatzen ari gara aurtengo sanferminak", esan dute Jai Batzordeak, eragileek eta elkarteek.