Síguenos en redes sociales:

Mari Carmen Viedma, Irri Makila taldeko zuzendari

Pablo Santillani hartu dio lekukoa eta bihar 'El médico a palos' lana antzeztuko dute

- Gure-Txoko jubilatuen elkarteko Irri Makila taldeak Moliere frantziarraren El médico a palos lana antzeztuko du bihar. Saioa 18.00etan izango da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Mari Carmen Viedmak zuzendutako lehen antzezlana da. Viedmak Pablo Santillani hartu dio lekukoa.

Viedmak esperientzia handia du, 20 urte baitaramatza La Salle-Legazpi ikastetxearen Arco Iris antzerki taldean. Pablo Santillanek, berriz, 25 urte inguru eman ditu Irri Makilan. Antzerkia asko gustatzen zaio eta Irri Makilan oso gustura aritu da, baina osasun arazo bat medio, utzi beharra izan du. Osasunak uzten dionean, aktore gisa itzuliko da.