- Udal Udaleku irekietako Udabentura programan parte hartu nahi duten gaztetxoek (ekintza hori DBH 1etik Batxilergo 2ra arteko nerabeei zuzenduta dago) hilaren 17ra arte eman dezakete izena. Inskripzioa online egin behar da baina edozein arazo edo zalantza izanez gero, Gazte Informazio bulegora jo daiteke. Egitaraua eta ekintzen ordainketarako informazioa Udalaren web gunean aurki daiteke.