- Gaztetxoek eta Urretxuko Udalak udako programa antolatu dute. Atzo dantzaldia egon zen. Hilaren 18an, 10.00etatik 14.00etara, 3×3 saskibaloi txapelketa jokatuko da Gernikako Arbola plazan. Uztailaren 6an eta 20an, berriz, zine emanaldiak egongo dira Gernikako Arbola plazan. 22.00etan izango dira. Bukatzeko, uztaileko astearte eta ostegunetan, 11.30etik 13.00etara, sukaldaritza ikastaroak egongo dira Gazte Bidean lokalean.
Ekitaldi hauek Piztu Gazte mahaiak antolatu ditu. Mahai honen sorrera Udalak bultzatu du, Udalaren eta gazte eta nerabeen arteko harremana sustatzeko. “Gazteek udala urruti ikusten dute eta askotan ez dugu jakin beraiengana hurbiltzen. Bi herrietako hiru ikastetxeetako ikasleekin mahai hau sortu dugu beraiekin hartu-emana izateko, beraien proposamenak jasotzeko... Eskerrak eman nahi dizkiegu ikastetxeei, proiektuari eskaini dizkioten orduengatik”, azaldu du Maialen Fidalgo zinegotziak.