IX. Margo lehiaketako lanak, ikusgai Elgoibarren
Kultur Etxean irekitako erakusketan Egur arte tailerreko ikasle helduen obrak ere ikus daitezke
- Heltzear dauden Trinitate jaiak girotzen joateko, Elgoibarko herriguneak Egur arte tailerrak Udalaren laguntzarekin antolatutako IX. Kaleko Margo Lehiaketa hartu zuen joan den larunbatean.
Sariketan bederatzi margolari aritu ziren eta irabazlea Javier Igoa lesakarra izan zen (bigarren eta hirugarren sariak Ricardo Azkargorta eta Juan Jose Altuna bergararrek eskuratu zituzten, hurrenez hurren).
Edonola ere, kaleko margo lehiaketara aurkeztutako obra guztiak datorren ostiralera arte ikus daitezke Kultur Etxean irekitako erakusketa batean.
Era berean, aretoan Egur arte tailerreko ikasle helduen artelanak (zeramikak, akuarelak, olioak, marrazkiak, esmalteak...) daude ikusgai.
Erakusketa horren ondoren, Egurreko klaseetara joaten diren umeen lanak ikusteko aukera egongo da hilaren 13tik 18ra bitartean. Aretoa 18.30etik 20.30era arte izaten da irekita.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Pasaia Itsas Festibala obtiene el certificado Erronka Garbia de sostenibilidad
-
Un festival muy 'hot' para los amantes del picante en Donostia
-
Gipuzkoa refuerza su lucha contra la basura marina con campañas de recogida de colillas
-
Las autoescuelas de Gipuzkoa anuncian movilizaciones por la falta de examinadores