- Asteburu oparoaren ondoren, gaur egun handia izango dute Izaskun auzoan. Dianarekin hasiko dute eguna 10.00etan; ondoren izango da meza nagusia, 11.00etan; hamaiketako herrikoia, 12.00etan; bertso saioa (Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano), 13.00etan; Alurr dantza taldea, 17.30ean; bigarren bertso saioa 18.30ean; eta erromeria Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin, 19.30ean.