Kiroldegiko aldageletako paretak ixtea eskatu dute
Hondarribiko Hondartza kirol instalakuntzetan segurtasun neurriak behar direla uste du Emekik
- Hondarribiko Emeki emakume elkarteak Hondartza Kiroldegiko aldageletako paretak guztiz ixtea eskatu du aste honetan. Elkartetik adierazi dutenez, emakumeak aldageletan modu seguruan arropaz aldatzeko eskubidea izan beharko lukete, eta "momentu honetan kiroldegian ez da segurtasuna bermatzen, ondoan dauden edozein aldageletatik edonork grabatu edota argazkiak atera ditzakeelako aldageletan dauden emakume zein haurrei". Gainera, kiroldegia ireki zenetik grabaketak egiteko saiakerak egon direla salatu dute elkartetik. "Ez dugu ulertzen zergatik ez den irtenbiderik eman arazo honi", diote Emekitik. Pasa den astean Bilboko Maristas ikastetxean emakumeen aldageletan kamera bat aurkitu zuten, eta albiste hau izan da Hondarribian kezka berriz piztu duena. Horregatik, elkartetik hurrengo galdera bota diote kiroldegiko arduradunei: "Zer egingo duzue gure segurtasuna bermatzeko?".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Angulas Aguinaga obtiene la medalla de oro de Ecovadis por sus prácticas sostenibles
-
Se denuncia una desaparición. ¿Cómo trabaja la Guardia Municipal de Donostia?
-
Se invertirán 1,4 millones en la reforma de la cubierta del velódromo de Donostia
-
Dos detenidos en Donostia tras ser sorprendidos forzando la puerta de una vivienda para robar