- Lazkaoko Udalak gazteen begiradatik abiatutako diagnostiko baten gauzatze-prozesua jarri du abian berriki. Ekintza honen bitartez, Udalerriko gazteen errealitateari buruzko argazki bat izateko helburuz. Lazkaoko bizitza esperientzia hobetzeko neurri eta politika zehatzak martxan jarri nahi ditu udal gobernuak, zerbitzuen, azpiegituren, parte hartzeko bideen eta ekimenen bidez, gazteen aukerak eta garapena arlo guztietan hobetzen laguntzeko.

Lazkaoko Udalak udalerriko gazteekin elkarlanean egingo du diagnostikoa, izan ere, prozesu guztiaren protagonista nagusiak gazteak izango baitira. Hori kontuan hartuta, eta lazkaotar gazteen iritziak modu zabalenean jasotzeko asmoarekin, Lazkaon erroldatuta dauden 18 eta 25 urte bitarteko gazte guztiei gutun bat bidaliko zaie euren etxera, inkesta betetzeko proposamena luzatuz. Datozen egunetan zehar helduko dira gutunak lazkaotarren etxeetara eta bertan ere, jarraitu beharreko pausoak azalduko dira.

Horretaz gain, aipatutako adin tartean dauden 150 gazte ingururi inkesta telefonikoak egingo zaizkie, Ikertalde aholkularitzaren laguntzarekin.

Prozesu honetan parte hartu ahal izango dute ere 18 urtetik beherako gazteek. Horretarako, Lazkaoko Udalak San Benito ikastolaren bitartez gauzatuko du diagnostikoa. Gazteekin ez ezik, Kepa Zubiarrainen udal taldea ikastolarekin ere elkarlanean arituko da, gazte guztien nahiak en-tzun daitezen.