- Udal Kirol Patronatuak aldaketak iragarri ditu bere jardueren inguruan; batez ere izena emateko epeetan. Aurrerantzean bi denboraldi bereiziko ditu: udakoa eta urtekoa. Udako jarduerak uztailean eta irailean egingo dira eta urtekoak urritik ekainera bitartean. Edonola ere, uztailean izango den umeen igeriketako ikastaro trinkoan parte hartu nahi dutenek gaur arte eman dezakete izena (iraileko ikastarorako matrikula hilaren 20tik 24ra bitartean egin ahalko da). Bestelako jardueretarako izena hilaren 6tik aurrera eman ahalko da.