Hondarribiko komertzioak bonoak aktibatu dituzte berriz
Euskadi Bono Denda kanpainaren baitan, saltoki bakoitzak 176 bono izango ditu uztailaren 3ra arte
- Atzotik abian da Hondarribian Bono Denda kanpainaren edizio berri bat. Udalak bertako merkataritzaren alde egiten ari den apustuan beste ekimen bat da bono denda kanpaina hau. Aurten 40.000 euro jarri ditu Udalak herritarrek Hondarribian kontsumitu dezaten. Gutxienez 16 urte dituen hondarribiar bakoitzak bost bono izango ditu kanpainan parte hartzen duten komertzioetan gastatzeko. Guztira 51 saltokik eman dute izena, era guztietakoak direlarik. Erosketak egiteko bi epe zabalduko dira. Lehena gaurtik uztailak 3ra, eta bigarrena uda pasatakoan, urriaren 1etik abenduak 4ra arte.