- Maiatzaren amaieran Lezoko Gurutze Santuaren plazako sarbidean egin behar ziren mantenu lanak atzeratu egin dira. Lan hauen hasiera aste batzuk barru izatea aurreikusten da, baina, Lezoko Udalak aldez aurretik jakinaraziko du. Obra hauen ondorioz, ibilgailuek Donibane kaletik sartzea debekatua izango dute, zamalanetakoak eta inguruan garajeak duten herritarrak izan ezik.