- Abotsanitz Udal Taldeak Hondartza auzoko kirol guneen titulartasunaren transferentzia eskatzeko proposatu du Hondarribiko Udalean. Mozio bidez egin zuen apirileko ohiko osoko bilkuran, eta udal talde guztien aldekotasuna lortu zuen. Hondarribiko Udalak hiru lagapen hi-tzarmeni esker erabili izan ditu lur horiek orain arte. Bi dagoeneko iraungituta daude eta hirugarrena laster iritsiko da epemugara. Lur horien jabetza eskatzeko unea dela uste du udal taldeak eta lehen pausoa lurren erabilgarritasun eza eskatzea da.