- IX. Artisautza eta Janari azoka izango da bihar Irurako San Migel plazan. 25 postu baino gehiago izango dira eta bertan hainbat produktu dastatu nahiz erosteko aukera izango da. Herriko, bailarako zein Euskal Herriko artisauak eta elikagai ekoizleak bertaratuko dira. Azoka 10.00etan zabalduko dute.