- Hondarribiko Udalak 2022ko Euskara Arloko dirulaguntzen deialdia kaleratu du. Maria Serrano Euskara zinegotziak atzo iragarri zuenez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia asteazkenean argitaratu ondoren, atzotik eska daitezke dirulaguntzak. Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira, adibidez haurrentzako udako ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeentzako edo euskara sustatzeko ekintzak antolatu dituzten talde edo elkarteentzako, besteak beste. Udaleko Euskara Batzordeak izango du ekimen hauek aztertzeko ardura. Guztira 37.600 euro banatuko ditu Udalak. Irailaren 15era arte egongo da zabalik eska-tzeko epea. Herritarrek BAZen zein hondarribia.eus gunearen bidez egin ahal izango dute, eta elkarte, entitate edo ikastetxeek webgunearen bidez egin beharko dute.