- Gazte Geroak antolatutako Udaberriko Hitzaldiak zikloak jarraipena izango du gaur, Leyre Arrieta Historia Garaikidean doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak Elkargunean (18.30ean) eskainiko duen Landaburu, belaunaldi baten baloreen isla hitzaldiarekin. Historialariak Errepublikako Gorteetako diputatua, erbesteko euskal kanpo politikako arduraduna, eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea izan zen Francisco Javier Landabururen bizitza eta obra azalduko ditu.