'Zatoz kirolera!' ekimena, Idiazabalen
Saioa boleibol topaketa bat izango da eta larunbat honetan burutuko da
- Larunbat honetan, maiatzaren 14an, Zatoz kirolera! ekimenaren bigarren saioa egingo da Idiazabalen, 10.30ean.
Aizkorpeko Udalek elkarlanean antolatu zuten gazteentzeko ekimena da, DBH 1 eta 2ko ikasleentzat zuzenduta dagoena. Lehenengo saioa Seguran egin zen.
Larunbatekoa, boleibol topaketa bat izango da, eta saioa Urretxu-Zumarragako Goierri Boleibol taldeko senior mailako emakumeek gidatuko dute.
Interesa duten guztiek izena eman beharko dute aldez aurretik, ekimena iragartzen duen karteleko QR kodea eskaneatu eta bertan agertzen den galdetegia betez.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Localizado sin vida el pastor desaparecido el pasado jueves en las campas de Urbia
-
Elgoibar se despierta acompañado por la música en el día de Santa Cecilia
-
El legazpiarra Mikel Mujika deja el ciclismo y se convierte en pinchadiscos
-
Astigarraga: Aiztondo Abesbatza celebra su 30º aniversario con un concierto por la paz