- Ohikoa denez, Errenteriako Udalak pertsona edo elkarte bat omenduko du madalenetan. Horretarako herriko elkarteek proposamenak egin ditzakete, Zu! Zure Udala zerbi-tzuan pertsona edo elkartearen izena eta omendua izateko arrazoiak azaltzen dituen idatzi bat aurkeztuz, maiatzaren 21a arte. Modu telematikoan ere aurkez daitezke proposamenak errenteria.eus webgunean.
Omenduak madalenei hasiera emango dien txupinazoa jaurti-tzeko ohorea izango du eta omenaldirako prestatutako ekitaldian oroigarri bat jasoko du. Gainera, ekitaldi instituzionaletan leku berezia izango du.