Ibilgailu elektrikoei buruzko saioa Hondarribian
Datorren asteazkenean mugikortasun jasangarriak dituen aukeren inguruan informatuko da udaletxean
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du maiatzaren 11an, 18.30ean, udaletxeko Areto Nagusian. Tailer honen helburua gizartean pixkanaka txertatzen eta indarra har-tzen ari diren mugikortasun jasangarrirako eredu berriei buruz herritarrak informatzea da. Zehazki, gaur egun merkatuan dauden ibilgailu elektrikoen ezaugarri, kontsumo, salneurri, kargatzeko eskakizun eta bestelako alderdiei buruzko informazioa eskainiko da, baita mugikortasun jasangarrirako beste aukera batzuei buruzkoa ere. Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, maiatzaren 9a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, argitu@gipuzkoa.eus webgunean edo 605 757 687 telefonoan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Buenas noticias para Legorreta e Itsasondo: la línea de autobús GO04 amplía su recorrido
-
'Lifting' para el histórico arco del Portalón de Arrasate
-
El primer camión híbrido de hidrógeno llega al Dakar de la mano de Fagor Ederbatt
-
Errenteria abre el plazo para presentar los trabajos para los Premios Mariasun Landa