- Europako eta Espainiako 30. dantza retro txapelketak Zumarragako Zelai Arizti aretoan egingo dira, uztailaren 7, 8 eta 9an. Bals, tango, pasodoble, txa-txa-txa eta saltsa dantzatuko dituzte, besteak beste. Txapelketa hauek lehenengoz egingo dira Euskal Herrian. Jose Mari Orbegozo epaimahaiko lehendakariak aipatu duenez, Zumarraga aukeratzearen arrazoietako bat komunikabide onak dituela da. Europa osoko 200 bikote inguru etortzea espero dute. Herriko hotelak eta pentsioak beteta daude jada.