- Igandean, 10.00etatik 14.00etara, lore eta landare azokaren 16. edizioa egingo dute Gernikako Arbola plazan. Lore eta landareen erakusketa eta salmenta, jateko lore eta hazien salmenta eta lore eta landare zozketa egongo dira. Zozketan erosleek parte hartuko dute. Zazpi postu egongo dira. Arama, Usurbil, Lasarte, Zaldibia, Oiartzun, Errenteria eta Pasaiako ekoizleek parte hartuko dute.