- Udalak martxoan jakinarazi zuen Gazteria zerbitzuetatik antolatuko zituela orain arte Alai Batza taldeak kudeatu izan dituen Uztaila Jolasean udalekuak.

Hala ere, EH Bilduk esan du "aurtengo udalekuetan ez dela haur guztientzat lekurik izango, Gazteria zerbitzuko kontratua berritzeko astirik ez dagoelako". Hori dela eta, koalizioak salatu du udalekuak "murritzak" izango direla, partehartzaileak "zozketa bidez" aukeratuko direlako. Gainera, Bilduk dio "beste hezitzailerik kontrata-tzeko aukerarik izango ez denez, behar bereziak dituen haurren bati plaza tokatzen bazaio, plaza kopurua gehiago murriztuko dela".

Gertatutakoa "oso larria" da EH Bilduren ustetan "Udalaren kudeaketa arduragabe baten ondorioz herriko haur, gaztetxo eta beraien familiak kaltetuak izango direlako". Kontziliazioa ahalbidetzeko "beharra izan dezaketen familiei zaintzaileak kontratatu ahal izateko diru lerro bat bideratzea" eskatu dio Udal Gobernuari.