- Irungo Solas Jolas programa arautzen duten oinarrietan aurreikusi bezala behin betiko inskripzioa apirilaren 28an bukatu zen. Inskripzioa itxita plaza gutxi batzuk eskuragarri daude. Horregatik, maiatzaren 2tik, 9.00etatik aurrera eta maiatzaren 13ra arte, libre gelditu diren plazak lortzeko aukera egongo da, kasu honetan hi-tzordurik gabe. Geratzen diren plaza horietan interesa dutenek, betiere aldez aurreko inskripzioa egina badute, inskripzioa Irungo Udalaren egoitza elektronikoan egin beharko dute, irun.org/sac helbidean.