Irungo EAJk konexio berriak proposatu ditu Via Irun 2030an
Jeltzaleen plateamenduak San Migeletik eta Aduana kaletik tren geltokiraino bideak zabaltzen ditu
- Pasa den otsailean Irungo EAJko udal taldeak Via Irun proiekturako bere planteamendu alternatiboa aurkeztu zuen, Via Irun 2030 izenekoa. Ordutik aurrera, herritarrekin egindako topaketetan iradokizunak jaso eta proposamenean txertatu dituzte, plan osoagoa lantzeko helbururarekin. Ondorioz, nobedade nabarmen bat planteamenduari atxikitu diotela iragarri zuten atzo jeltzaleek: Anaka kaletik eta Aduana eta Pio XIIko ingurutik tren geltokira sarbide zuzen, seguru eta azkar bat sor-tzea. Bide berri honek, jeltzaleen ustez, trenbideen alde bakoitzean dauden auzoen benetako hurbilketa ahalbidetzen du, Gorosti kalean dagoen Adifeko horma artifiziala ezabatuz. Proposamenak, gainera, Estazio kalea hirigunera hurbiltzea ahalbidetzen du, harmaila sistema baten bidez. Gobernuaren proposamenak, ordea, igogailu batean amaitzen den pasabide bakarra aurreikusten du.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La feria Ribera de Irun celebra este sábado su octava edición a orillas del río Bidasoa
-
Astigarraga propone una reflexión en torno a los cuidados
-
Amarians debuta este sábado: el torneo de Arrasate que celebra el rugby femenino a partir de los 35
-
Zarautz organiza un acto en memoria de Jon Paredes 'Txiki'