- Tropa frankistak Elgetara sartu zirela 85 urte beteko dira datorren igandean. Intxortako erresisten-tzia gogora ekartzeko egitarau berezia prestatu dute. Gaur, 366 egun borrokan Euzkadiren alde liburua aurkeztuko da udaletxean (18.30ean). Igandean, aldiz, omenaldia egingo diete erresistentziako kideei (Mendizaleen plazan, 12.00etan). Ekitaldian aipamen berezia egingo diete kereilan parte hartu duten elgetarrei.