- Irurako Udalak 30.000 euro erreserbatu ditu herritarrek egindako proposamenekin inbertsioak egiteko. Aurkeztutako proiektuek "iruratarren interes orokorrari" erantzun beharko diotela gogoratu dute eta proiektuak aurkezteko epea apirilaren 25etik maiatzaren 5era irekiko da hainbat kanalez bidez.

Iruran erroldatuta dagoen eta 16 urte bete dituen edozein herritarrek parte hartu ahal izango du prozesuan, eta nahiz eta erroldatuta ez egon, bertan jardueraren bat (merkataritzan, enpresetan, elkarteren batean, etab.) garatzen duten pertsonek ere egin ditzake proposamenak.

Beraz, proiektuak aurkezteko aukera izango da hainbat modutara: udaleko harrera bulegoan aurkeztuta (9.00etatik 14.00etara), Irurako udalaren webgunean online formularioa beteta, APPko parte har-tze atalean formularioa beteta eta kulturunean jarriko den postontzian.

Proposamenak Irurako Udalera bidali ostean, tekniko eta talde politikoen ordezkariez osatutako mahai batek proiektu bakoitza aztertu eta balorazioa egingo du. Proposamenei oniritzia emateko hainbat irizpideak erabiliko dira; hala nola, interesa publikoari erantzutea, udalaren konpetentzia izatea, teknikoki bideragarria izatea, aurreikusitako diru kopuruarekin bateragarria izatea, eta inbertsio motako proposamena izatea. Oniritzia jasotzen duten proiektuak botazio fasera igaroko dira eta bozketa maiatzaren 23tik 27ra egingo da. Boto gehien lortu dituen proiektua exekutatu beharko da derrigor.