- San Prudentzio jaietan Kantu Kolore ikuskizuna, eta Oskarbi eta Kantaka taldeen kontzertua ikusgarri egongo dira Lazkaoko Areria Aretoan.
Kantu Kolore taldearen emanaldia apirilaren 24an izango da, igandean, arratsaldeko 17.30ean. Oskarbi eta Kantaka taldeen kontzertua, berriz, apirilaren 28an izango da, ostegunean, 19.00etan.
Bi ikuskizun hauetarako sarrerak jada eskuragarri daude, doan, Lazkaoko Udaleko harreran. 334 sarrera eskain-tzen dira ikuskizun bakoitzerako.