- Udalak eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak lankidetza hi-tzarmena sinatu zuten ostiralean, "indarrak batuta euskarari bultzada ematen jarraitzeko". Udalak 11.000 euroko dirulaguntza emango dio elkarteari eta honek pertsona bat kontratatuko du egun erdiz euskararen dinamizazio jardueretarako. Ohiko ekintzez gain, pertsona hori Euskaraldia edota elkartearen 25. urteurrena antolatzeaz arduratuko da.