Oiartzungo turismo bulegoa zabalduko da
Urdinola-Arizmendienea etxeko sarreran kokatuta dago eta datorren ostegunetik hilaren 24ra zerbitzua emango du
- Oiartzungo turismo bulegoa irekita egongo da Aste Santuan eta Pazko Astean, hau da, ostegunetik hilaren 24ra. Bulegoa Urdinola-Arizmendienea etxeko sarreran kokatuta dago, Aialde kaleko 4. zenbakian, udaletxetik gertu.
Lehenengo astean, ostegunetik hilaren 18ra hauxe izango du ordutegia: 9.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara. Gainerako egunetan, Pazko Asteko asteartetik larunbatera, pixka bat murriztuko da ordutegia. Zabalik egongo da 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara. Amaitzeko, azkeneko egunean, hilaren 24an, igandean, goizez bakarrik irekiko da: 10.00etatik 14.00etara.
Aditzera eman dutenez, Oiartzungo turismo bulegoak herria bisita-tzera datozenei informazio praktikoa emateaz gain, oiartzuarrei ere ematen die zerbitzua.
Esaterako, udaberriko oporretako bi asteburuetan (hilak 16, 17, 23 eta 24an) Arizmendieneako bisita gidatuak eskainiko dira, dohainik. Hala eta guztiz ere, izena eman beharko da parte hartzeko turismo bulegoan bertan.
Herriko zein eskualdeko museoek ere programazio berezia antolatu dute apirilerako eta horri buruzko informazioa ere eskainiko du Oiar-tzungo turismo bulegoak. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus helbidera idatz dezake edo 943 494 521 telefonora deitu.
Oiartzungo bulegoaz gain, Errenteriako Madalen kaleko bulegoa ere zabalik egongo da egunero goiz eta arratsaldez oporraldi honetan.